Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak aski ezagunak dira Euskal Herrian. Hogeita hamairu urte pasatxo daramatzate bizipoza eta alaitasuna lau haizeetara zabaltzen. Belaunaldiz belaunaldi, asko izan gara euren jira, saio, kanta eta gainontzeko argitalpenekin gozatu dugunok.
Urtetako lan horri esker Xabier Otaegi, Jose Ignazio Ansorena eta Txema Vitoriak itzal berezia lortu dute euskal kulturgintzan. Eta bizitza propioa eman diete eurek sortutako fikziozko pertsonaiei, Txirri, Mirri eta Txiribitoni alegia.
Oraindik ere, hain denbora luzea igaro eta gero, Euskal Herriko haurren adiskide jatorrak izaten jarraitzen dute. Larunbatero-larunbatero, adibidez, 40.000 lagunek jarraitzen dute ETBko Trikitraka Trikitron saioa.
Hori ikusita, zabalkunde handiagoa eta zergatik ez, luzeagoa, ematen hasteko ordua dela uste dugu. Herriz herriko ibilbidearekin batera, etorkizuneko pailazo hirukotea prestatzeari ekin diogu. Mikel Otaegi, Xabierren semea, Txirri Junior izango da aurrerantzean. Kattalin Ansorena, Jose Ignazioren alaba, Mirri Junior bihurtuko da. Eta Fernando Ruiz aktore gazteak Txiribiton Juniorren tokia beteko du.
Oinordekoak ate joka datoz! Pailazo gazteak 2003-04 denboraldian jarri ziren martxan, "Pantera Beltza" jirarekin. Jarraian, 2005-06 denboraldian umorea eta festa izan dira nagusi "Mirri-Tel" ikuskizunean. 2006-07 denboraldian "Pailazoketan" jira arrakastatsuarekin aritu ziren herriz-herri. Eta orain 2007-08 denboraldirako jira berria: "IRRIZ-IRRI".
Jada dena prest dugu agerraldi ganberro, koloretsu eta alaia eskaintzeko. Deitu eta eraman itzazue gure Juniorrak barrea eragin eta mundu guztia kantuan eta dantzan jartzera!
943 42 48 03
605 72 68 43
Pailazo gaztea izan arren, oso azkar eta jakintsua da. Mirri eta Txiribiton Junior zuzentzen aritzen da beti, askotan alperrikako lana duelarik.
Normalki serio samarra izan arren, batzutan Mirri eta Txiribiton zirikatzen aritzen da.
Hiru pailazoetatik bihurriena dugu. Bera agertzen den tokietan bazterrak nahasten aritzen da.
Enbiriotsua izaten da eta bere buruaz oso harro dago. Baina nahiz eta ez dirudien, bihotz samurrekoa dugu.
Bihotz handia duen pailazoa da. Gaztea denez oraindik ere ez da oso gizena, baina momentu oro janaria du bere buruan.
Mutua izan arren, pentsatzen duena arazorik gabe ulertzen dugu bozina baten laguntzaz eta bere imintzioen bitartez.
Orriaren oina - Bigarren mailako menu orokorra
info@txirrimirrietatxiribiton.com
Txirri, Mirri eta Txiribiton ® Marka erregistratua da
Lege informazioa - Erabilerraztasuna
© Copyright 2001 - 2008 Puxtarri, S.L
Diseinua eta maketazioa: Arriaka!