Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoak gero eta herri gehiagotara iristen ari dira jada beraien seigarren birarekin: Katxurri Miliputxi. Gainera azken urteetan herriz herri euskal gaztetxoak alaitzen ibiltzeaz gain, telebistako Trikitraka Trikitron saioan azaldu izan dira bihurrikeria ugari eginaz.
Atal honetan gure pailazo gazteei buruzko informazio guztia aurkitu ahal izango duzu! Gora Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior!!
Hemen duzue Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren KATXURRI MILIPUTXI ikuskizuna zein herritan eskainiko den ikusteko aukera.
Obrak 50-60 minutuko iraupena dauka.
9 esketx-jolas dibertigarri eta parte hartzaileekin osatuta dago, eta esketx horiekin tartekatuta abesti ederrak eskainiko dituzte: Txirri, Mirri eta Txiribiton; Txutxupe; Allakuidaus; Hipopotamoaren dantza; Amona Martxelonen baratzan; Birari izena ematen dion Katxurri Miliputxi eta Paristik natorren. Hauez gain, emanaldiari amaiera bikaina emateko falta ezin diren Zapi zuria eta Altza Pelipe! abestuko dituzte.
Urteak pasa ahala Juniorrak bere lekua ari dira hartzen euskal gaztetxoen artean. Jada seigarren bira martxan jarri dute: Katxurri Miliputxi.
Atal honetan, pertsonaiak ondo ezagutzeaz gainera, beraien emanaldi bateko zati bat ikusteko aukera duzue. Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior beraien saltsan!!
Orriaren oina - Bigarren mailako menu orokorra
info@txirrimirrietatxiribiton.com
Txirri, Mirri eta Txiribiton ® Marka erregistratua da
Lege informazioa - Erabilerraztasuna
© Copyright 2001 - 2010 Puxtarri, S.L