Txirri, Mirri eta Txiribiton ez da bakarrik euskal pailazo talderik jatorrenaren izena. Aspalditik, hiru pertsonaia hauek gure kulturak eman dituen xelebreen zerrendan sartu ziren, Pernando Amezketarra, Txirrita edo Lazkao Txikirekin batera. Horregatik, hasierako garaietan antzezpenak besterik egiten ez bazuten ere, geroago telebista saioak, ipuinak, komikiak... baita marrazki bizidunak ere egin izan dituzte.
Euren papera antzezten zuten pertsonen gainetik gaur egun euskaldunen fikziozko mundutxoan Txirri azkarra, Mirri bihurria eta Txiribiton adiskide samurra beren gisan ibiltzen dira, Tortolika hegazkinaz zerua zeharkatuz, Barrebusa auto irrigarrian errepideak korrituz, edo Pelipe trenean batetik bestera bazterrak nahastuz.
Aurten Euskal Telebistan hasi zireneko hogeita bostgarren urtea betetzen hasi dira. Datorren martxoan, pailazo hasi zirenetik hogeita hamazazpi ordea. Hori dela eta, hainbat burutapen moņoņo pentsatu dituzte, beren poza euskaldun guztiekin konpartitzeko.
Datorren otsailaren 22an, Txirri, Mirri eta Txiribiton Bilboko Euskalduna Jauregikoaren hamargarren urteurrenaren ospakizunen saio berezien artean, Txirri, Mirri eta Txiribiton junior taldearekin batera, Gazte ala zahar... BETI PAILAZO! izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute. Gazte eta helduen arteko erronka.
Lekua: Euskalduna Jauregia - Bilbo
Eguna: 2009ko otsailaren 22an
Ordua: goizeko 11:30tan eta arratsaldeko 17.00tan (bi emanaldi)
Hori dela eta, zu eta zure gurasoak gonbidatuta zaudete Euskalduna Jauregian eskainiko den emanaldian parte hartzera!!
Urte asko daramatzate abestiak sortzen eta egokitzen, publikoaren aurrean eskaintzen eta diskoetan grabatzen. Eta hasi zirenetik, pailazoz gainera txistulariak ere direlako, txistuari garrantzia eman izan diote lan horretan.
Petiri Danbolin bilduma honetan urteetan zehar txistu doinuaz sortutako abestiak jarri dituzte. Batzuetan txistu gehiago eta besteetan gutxiago, baina beti behar zuen neurri zehatzean. Lehendik argitara emandakoak dira denak, baina gehienak aspalditik ez zeuden merkatuan eta eskuratzeko zailak gertatzen ziren. Azken batean txistulari edo pailazo bi jardun oso antzekoak dira hirukote honen ustez.
Besteei bizitza alaitu egin behar diete. Mikazteko lanetan beste batzuk arduratzen dira. Ari, ari, ari, Txirri, Mirri eta Txiribiton txistulari!
Beren errepertorioko hainbat abesti famatu koru bertsioetan prestatu dizkie Xabier Sarasola musikari jatorrak. Kantu hauen editoriala Boza Ediziogunea da.
Deskarga itzazue!!
Sukaldari asko dituzte lagun pottokoen zerrendan. Aspaldiko adiskide duten Martin Berasategik sei ogitarteko errezeta prestatu dizkie. On egin!!
Orriaren oina - Bigarren mailako menu orokorra
info@txirrimirrietatxiribiton.com
Txirri, Mirri eta Txiribiton ® Marka erregistratua da
Lege informazioa - Erabilerraztasuna
© Copyright 2001 - 2010 Puxtarri, S.L