Joan den larunbatean, azaroak 15, Zurriola Ikastolak eta Barandiaran Lizeoak antolatuko duten Kilometroak 09ko aurkezpen ekitaldia egin zen. 13 urteren ondoren, 2009ko urriaren 4ean Kilometroak Donostiara bueltatuko da berriz.
Donostiako Victoria Eugenia antzokian egin zen ekitaldian, datorren urteko edizioko lema (Hirekin mundura) eta logotipoa ezagutarazi zituzten antolatzaileek. Pertsonai ezagunen laguntzaz, lema hitzez hitz osatzen hasi ziren eta pailazoek bertan parte hartu zuten, D hizkia erakutsiz.
Arratsaldeko 7etan hasi zen ekitaldian jende mordoa bildu zen. Haur, gazte zein helduek arratsalde polita igarotzeko aukera izan zuten, umore onez eta musikaz zein dantzaz blai.
Urtebete eskas geratzen da beraz Donostian Kilometroak ospatzeko. Zorte on!!
Orriaren oina - Bigarren mailako menu orokorra
info@txirrimirrietatxiribiton.com
Txirri, Mirri eta Txiribiton ® Marka erregistratua da
Lege informazioa - Erabilerraztasuna
© Copyright 2001 - 2010 Puxtarri, S.L