Txirri, Mirri eta Txiribiton


Edukitik bertako menura igo

Albisteak

Hasiera > Albisteak > Autonomi haur programa onenaren saria Trikitraka Trikitron saioarentzat

Autonomi haur programa onenaren saria Trikitraka Trikitron saioarentzat

Txirri, Mirri eta Txiribitonen Trikitraka Trikitron programak Telebistako Akademiaren haur programa onenaren saria jaso du, autonomien sailean.

Telebistako Akademiaren IX. Sariak Madrilgo Gran Casino Aranjuezen banatu dira, bertan egin den gala batean eta La Sexta kateak zuzenean eskaini du.

Aipatzekoa da ere, ETBk bete dituen 25 urteak zoriontzeko Akademiaren sari berezia jaso duela.

Pailazoek aurten jasotzen duten hirugarren saria da, hiruak ere garrantzizkoak. Urtarrilean Sabino Arana saria jaso zuten izen bereko fundazioaren eskutik, haurren artean euskera 1972tik bultzatzeagatik. Apirilean Euskadiko Arte Eszenikoen Max saria jaso zuten SGAE eta Autore Fundazioaren eskutik. Urtea borobiltzeko, orain Akademiaren haur programa onenaren saria jaso dute, autonomien sailean.

Zorionak hirukote!!

2007/11/21

Orriaren oina - Bigarren mailako menu orokorra

Oinetik bertako menura igo

info@txirrimirrietatxiribiton.com

Txirri, Mirri eta Txiribiton ® Marka erregistratua da

Lege informazioa - Erabilerraztasuna

Administratzaileen txokoa



© Copyright 2001 - 2008 Puxtarri, S.L

Diseinua eta maketazioa: Arriaka!