Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren bira berria jada abiatu da, Barre Egin. Ikus ezazu Juniorren emanaldien agenda.

Kantuz blai egongo da saioa: Txirri Mirri eta Txiribiton, Zapi Zuria eta Altza Pelipe bezalako abesti mitikoez gain, kanta berriak ere eskeiniko dituzte: Zoro Gaitezen edo Zarata Orkestra gisakoak.
Ordu bete inguruko saio honetan, esketx ezberdinak egingo dituzte, Barre egin lemari eutsirik eta haurren parte hartzea nagusiki bultzatzen. Bihurrikeriak eta adarjotzeak ez dira faltako, magia ere izango da eta trikimailuren bat edo beste, musika ederra, ikusleek lagunduta orkestra galanta antolatuko dute eta garrantzitsuena, Txirrik, bere azken erosketa zientifikoa aurkeztuko du, Krispin-Panpin.

Abestiak: Txirri Mirri eta Txiribiton, Barre Egin, Zarata Orkestra, Zoro Gaitezen, Allakuidaus, Zapi Zuria eta Altza Pelipe.
Esketxak:
Jada dena prest dugu agerraldi ganberro, koloretsu eta alaia eskaintzeko. Deitu eta eraman itzazue gure Juniorrak barrea eragin eta mundu guztia kantuan eta dantzan jartzera! 943 42 48 03 / 605 72 68 43
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak oso ezagunak dira Euskal Herrian. 39 urte pasatxo baitaramatzate bizipoza eta alaitasuna lau haizeetara zabaltzen. Belaunaldiz belaunaldi, asko izan gara euren bira, saio, kanta eta gainontzeko argitalpenekin gozatu dugunok.
Urtetako lan horri esker Xabier Otaegi, Jose Ignazio Ansorena eta Txema Vitoriak itzal berezia lortu dute euskal kulturgintzan. Eta bizi propioa eman diete eurek sortutako fikziozko pertsonaiei, Txirri, Mirri eta Txiribitoni alegia.
Oraindik ere, hain denbora luzea igaro eta gero, Euskal Herriko haurren adiskide jatorrak izaten jarraitzen dute. Oraintsu arte, larunbatero – larunbatero, 40.000 lagunek jarraitzen zuten ETBko Trikitraka Trikitron saioa. Eta, kemena agortu ez zaiela erakutsiz, berriki abiatua dute Sagarra da Apple telebista programa berria, non astelehenetik ostiralera, ETB1 eta ETB3 kateetan, ingelesarekin jolasten diren eta ikasteko ahaleginean daudenei laguntza eskaintzen dieten.
Hori ikusita, zabalkunde handiagoa eta luzeagoa ematearren, herriz herriko ibilbidearekin batera, etorkizuneko pailazo hirukotea prestatzeari ekin zioten 2003an.
Fernando Ruiz, Txirri Junior izango da aurrerantzean. Kattalin Ansorena, Jose Ignazioren alaba, Mirri Junior bihurtuko da. Eta Juanma Zalduak Txiribiton Juniorren tokia beteko du.
Pailazo gazteek makina bat bira osatu dituzte denbora urte guzti hauetan:
Eta orain, 2011ko martxotik abian da bira berria: BARRE EGIN.

Pailazo gaztea izan arren, oso azkarra eta jakintsua da. Mirri eta Txiribiton Junior zuzentzen aritzen da beti, askotan alferrikakoa gertatuko bazaio ere.
Normalki serio samarra izan arren, batzutan Mirri eta Txiribiton zirikatzea gustoko du.

Hiru pailazoetatik bihurriena dugu. Bera agertzen den tokietan bazterrak nahasten aritzen da.
Itxuraz, inbiriotsua eta bere buruaz oso harro. Baina nahiz eta ez dirudien, bihotz samurrekoa dugu.

Bihotz handia duen pailazoa da.
Gaztea denez oraindik ere ez da oso gizena, baina momentu oro janaria du bere buruan.
Mutua izan arren pentsatzen duena arazorik gabe ulertzen dugu turuta baten laguntzaz eta bere imintzioen bitartez.