2008-02-29
Webgune berria martxan jarri genuenetik lanean aritu gara zuek parte hartzeko atal interesgarri bat sortzeko asmoz.
Joan den astean zuek egindako marrazkiak bidaltzeko atala ireki genuen. Txirri, Mirri eta Txiribiton edo beraien inguruko edozein pertsonaia marrazten baduzue webgunean argitaratzeko aukera ematen dizuegu. Erakus ezazu barruan daramazun artista!
Oraingoan berriz, jolas dibertigarri batzuk jarri ditugu: diferentzien jokoa eta puzzleak. Zailtasun ezberdineko jolasak dira, adin ezberdineko haurrek parte har dezazuen.
Hemen ez da dena amaitzen ordea! Etorkizunean berrikuntza gehiago sartzeko intentzioak ditugu. Bien bitartean, atal berriarekin goza ezazue!!