Beste albisteak

Albisteak

Tuenti

Txirri, Mirri eta Txiribitonen disko berria, Sudur Gorria

2007-10-17

Pailazoek 12 abestiz osaturiko diskoa aurkezten digute. Bereziki haur txikienei eta beren gurasoei eskaini nahi izan diete.

Elkar disketxearen grabaturiko lana da. Mariaren Bihotza Ikastolaren Koruko haurrak izan dira umeen abesbatza osatu dutenak eta moldaketak Joserra Senperenak egin ditu.

Abestietan sakoneko gaiei ere heldu diete; bizitzaren hasiera eta amaiera, zaharren omena, tarteka zoratzeko beharra, zarataren kexa, adiskidetasunaren ederra,...

Diskoa erosi eta goza ezazue!