Beste albisteak

Albisteak

Tuenti

Txirri, Mirri eta Txiribitonek Donostiako Orfeoia-EHU saria jaso dute

2011-04-01

Jose Ignazio Ansorenak Donostiako Orfeoia-EHU saria jaso du musikaren munduan egin duen ibilbideagatik, eta Txirri, Mirri eta Txiribiton palazoek sariaren akzesita jaso dute 39 urtez musikari egin dioten ekarpenagatik.

Donostiako Orfeoia-EHU sariaren X. edizioa Jose Ignazio Ansorenarentzat izan da, musikari gisa eginiko ibilbideagatik. Atal berdinean, Txirri, Mirri eta Txiribiton palazoek sariaren akzesita jaso dute 39 urtez musikari egin dioten ekarpenagatik. Ekitaldi berean, Josu Okiñena musikaren munduan egindako ikerketagatik saritua izan zen.

Ekitaldia EHUren Gipuzkoako Kanpuseko Ignacio Maria Barriola eraikinean egin zen atzo, martxoak 31, iluntzeko 7etatik aurrera.

Sariak jaso eta gero, Donostiako Orfeoiak Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoei kanta egin zieten. Pailazoen Barre egin, Katxurri miliputxi, Txirrista txingo eta Behin edo behin abestiak interpretatu zituzten, ekitaldiari amaiera bikaina emanez.