2009-02-20
Aurten pailazoak telebistan hasi zirenetik 25 urte betetzen dira. Gertaera hau ospatzeko programaren barruan, Txirri, Mirri eta Txiribitonek disko berria kaleratu dute, Petiri danbolin izenekoa.
Lehendik plazaratutako abesti ezagun batzuez osaturiko abesti bilduma bat da, oraingo honetan txistu eta danbolin doinuaz eskaintzen direlarik.
Diskoa osatzen duten abestiak Baratzeko pikuak, Sagarra, Idiarena, Han urrun etxe poxpola, Erromako zubia margotzen, Euskal Herriko mendiak, Ilargi Amandrea, Euskaldun makila, Petiri Danbolin, Pilotan, Agur Xiberua eta Atzo atzo dira.
Jada ohiko dendetan eskuragarri duzue eta baita webgune honetan ere.