Beste albisteak

Albisteak

Tuenti

Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren Barre Egin saioa Irungo Urdanibia Plazan, ekainaren 27an.

2011-06-22

Ekainaren 27an, Astelehena, Irungo Urdanibia Plazan, Txirri , Mirri eta Txiribiton Juniorren "Barre Egin" saioa arratsaldeko 18:00tan.

??????

Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoen bira berriak "Barre egin" du izena. eta ekainaren 19an, larunbata, Gaiartako Eusko Gudarien Plazan  antzeztuko dute arratsaldeko 19:00tan.

Kantuz blai egongo da saioa: Txirri Mirri eta Txiribiton, Zapi Zuria eta Altza Pelipe bezalako abesti mitikoez gain, kanta berriak ere eskeiniko dituzte: Zoro Gaitezen edo Zarata Orkestra gisakoak.

 Ordu bete inguruko saio honetan, esketx ezberdinak egingo dituzte, Barre egin lemari eutsirik eta haurren parte hartzea nagusiki bultzatzen. Bihurrikeriak eta adarjotzeak ez dira faltako, magia ere izango da eta trikimailuren bat edo beste, musika ederra, ikusleek lagunduta orkestra galanta antolatuko dute eta garrantzitsuena, Txirrik, bere azken erosketa zientifikoa aurkeztuko du, Krispin-Panpin.

Abestiak: Txirri Mirri eta Txiribiton, Barre Egin, Zarata Orkestra, Zoro Gaitezen, Allakuidaus, Zapi Zuria eta Altza Pelipe.

Informazio gehiago: http://www.txirrimirrietatxiribiton.com/agenda/txirri-mirri-eta-txiribiton-junior-gaiartan-arratsaldeko1900tan-200/