2011-11-08
Azaroaren 13an, igandea, Elgoibarko Herriko Antzokian, Txirri , Mirri eta Txiribiton Juniorren "Barre Egin" saioa arratsaldeko 16.30etan.
Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoen bira berriak "Barre egin" du izena eta azaroaren 13an, Elgoibarko Herriko Antzokian antzeztuko dute arratsaldeko 16.30etan.
Kantuz blai egongo da saioa: Txirri Mirri eta Txiribiton, Zapi Zuria eta Altza Pelipe bezalako abesti mitikoez gain, kanta berriak ere eskeiniko dituzte: Zoro Gaitezen edo Zarata Orkestra gisakoak.
Ordu bete inguruko saio honetan, esketx ezberdinak egingo dituzte, Barre egin lemari eutsirik eta haurren parte hartzea nagusiki bultzatzen. Bihurrikeriak eta adarjotzeak ez dira faltako, magia ere izango da eta trikimailuren bat edo beste, musika ederra, ikusleek lagunduta orkestra galanta antolatuko dute...
Abestiak: Txirri Mirri eta Txiribiton, Barre Egin, Zarata Orkestra, Zoro Gaitezen, Allakuidaus, Zapi Zuria eta Altza Pelipe.
Informazio gehiago: http://www.txirrimirrietatxiribiton.com/agenda