Beste albisteak

Albisteak

Tuenti

Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren "Barre Egin" saio berria Elgetako Espaloia Kafe Antzokian maiatzaren 1ean

2011-04-19

Maiatzaren 1ean, Igandea, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, Txirri , Mirri eta Txiribiton Juniorren "Barre Egin" saio berria arratsaldeko 18:00etan.

Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoen bira berriak "Barre egin" du izena. eta maiatzaren 1ean, igandea, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian antzeztuko dute arratsaldeko 18:00tan.

Kantuz blai egongo da saioa: Txirri Mirri eta Txiribiton, Zapi Zuria eta Altza Pelipe bezalako abesti mitikoez gain, kanta berriak ere eskeiniko dituzte: Zoro Gaitezen edo Zarata Orkestra gisakoak.

 Ordu bete inguruko saio honetan, esketx ezberdinak egingo dituzte, Barre egin lemari eutsirik eta haurren parte hartzea nagusiki bultzatzen. Bihurrikeriak eta adarjotzeak ez dira faltako, magia ere izango da eta trikimailuren bat edo beste, musika ederra, ikusleek lagunduta orkestra galanta antolatuko dute eta garrantzitsuena, Txirrik, bere azken erosketa zientifikoa aurkeztuko du, Krispin-Panpin.

Abestiak: Txirri Mirri eta Txiribiton, Barre Egin, Zarata Orkestra, Zoro Gaitezen, Allakuidaus, Zapi Zuria eta Altza Pelipe.