2011-03-28
Hurrengo larunbatean, apirilak 3, Bermeoko Kafe Antzokian, Txirri , Mirri eta Txiribiton Juniorren "Barre Egin" saio berria eguerdiko 12:00tan.

Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoen bira berriak "Barre egin" du izena. eta larunbatean, apirilaren 3an , Bermeoko Kafe Antzokian antzeztuko dute eguerdiko 12:00tan.
Sarrerak Gizarte eta Kultur Etxean Martxoak 28tik aurrera. Eta sobratu ezkero, egunean bertan ordubete lehenago jarriko dira takilan.
Kantuz blai egongo da saioa: Txirri Mirri eta Txiribiton, Zapi Zuria eta Altza Pelipe bezalako abesti mitikoez gain, kanta berriak ere eskeiniko dituzte: Zoro Gaitezen edo Zarata Orkestra gisakoak.
Ordu bete inguruko saio honetan, esketx ezberdinak egingo dituzte, Barre egin lemari eutsirik eta haurren parte hartzea nagusiki bultzatzen. Bihurrikeriak eta adarjotzeak ez dira faltako, magia ere izango da eta trikimailuren bat edo beste, musika ederra, ikusleek lagunduta orkestra galanta antolatuko dute eta garrantzitsuena, Txirrik, bere azken erosketa zientifikoa aurkeztuko du, Krispin-Panpin.
Abestiak: Txirri Mirri eta Txiribiton, Barre Egin, Zarata Orkestra, Zoro Gaitezen, Allakuidaus, Zapi Zuria eta Altza Pelipe.