Beste albisteak

Albisteak

Tuenti

Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren "Barre Egin" bira berriaren estreinua Bilbon

2011-03-18

Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorrek bihar, Martxoak 19 larunbata, "Barre Egin" bira berrria estreinatuko dute Arteria Campos Eliseos Antzokian. Saioak: 12.30 - 17.00 - 19.00.

Beste bira berri bat estreinatuko dute bihar, larunbata (martxoak 19), gure Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoek. Bira berriak "Barre egin" du izena.

Kantuz blai egongo da saioa: Txirri Mirri eta Txiribiton, Zapi Zuria eta Altza Pelipe bezalako abesti mitikoez gain, kanta berriak ere eskeiniko dituzte: Zoro Gaitezen edo Zarata Orkestra gisakoak.

 

Ordu bete inguruko saio honetan, esketx ezberdinak egingo dituzte, Barre egin lemari eutsirik eta haurren parte hartzea nagusiki bultzatzen. Bihurrikeriak eta adarjotzeak ez dira faltako, magia ere izango da eta trikimailuren bat edo beste, musika ederra, ikusleek lagunduta orkestra galanta antolatuko dute eta garrantzitsuena, Txirrik, bere azken erosketa zientifikoa aurkeztuko du, Krispin-Panpin.

Abestiak: Txirri Mirri eta Txiribiton, Barre Egin, Zarata Orkestra, Zoro Gaitezen, Allakuidaus, Zapi Zuria eta Altza Pelipe.

Martxoak 19, Larunbata Arteria Campos Eliseos Antzokian. Sarrerak ohiko lekuetan eta antzokian bertan salgai.