2011-12-03
Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren Barre Egin birako gaurko emanaldia Zumarragan izanik, gonbidatu berezi batzuk igo dira pailazoekin batera abestu eta dantzatera! Eta sariak jasotzera, noski!

Gaur arratsaldean Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorrek Zumarragako Zelai-Arizti Aretoan emanaldia zuten, eta bertara azaroan pailazoen 40 urteak ospatuz antolatu dugun Bideo lehiaketako lehen irabazleak gonbidatuak izan dira.
Emanaldiaren bukaeran, Txirri, Mirri eta Txiribitonekin batera aritu dira bidali zuten bideoko koreografia berriz ere errepikatuz, eta "Txirri, Mirri eta Txiribiton" abestia abestuz.
Ondoren, merezitako saia jaso dute: pailazoen produktu sorta bana eta Nintendo Wii bat!!
Mila esker Naroa Iriberri, Elene Andola eta Irati Mendia (Txirri), Alain Alaminos eta Mikel Aizpeolea (Mirri) eta Luken Senosiain eta Maddi Rodrigo (Txiribiton). Artista bikainak!!!
Argazki gehiago, gure argazkien atalean!
Zuek ere horrelakorik irabazi nahi?? Ba Bideo lehiaketan parte hartu!!