2009-10-01
Datorren igandean, urriak 4, euskararen aldeko 2009ko Kilometroak ospatuko dira Donostian, Zurriola-Barandiaran Ikastolak antolatua, eta Txirri, Mirri eta Txiribiton ez dira festa horretan faltako.
Kilometroetako egitaraua oso zabala da. Sei gune antolatu dira ekitaldirako eta gure pailazoak Kursaalean kokatuta dagoen seigarren gunean egongo dira, hain zuzen.
Emanaldi berezia izango da, bertan Txirri, Mirri eta Txiribiton Senior eta Juniorrek parte hartuko dutelarik, Gazte ala zahar... BETI PAILAZO! izeneko ikuskizuna osatuz.
Ikuskizuna arratsaldeko 13.30tan hasiko da, Kursaalaren atzeko terrazan eta ordubete inguru iraungo du.
Beraz, denak gonbidatuta zaudete egun zoragarri bat pasatzera Donostian Txirri, Mirri eta Txiribitonekin batera!!
Informazio gehiago: http://www.kilometroak.net/