Beste albisteak

Albisteak

Tuenti

Telebistako emisioen atala sortu dugu webgunean

2008-10-25

Denboraldi berriarekin webguneko gauzatxo batzuk aldatu ditugu.

Aldaketarik nabarmenena logoa izan da. Letra berri, bizi eta modernoak ditu Txirri, Mirri eta Txiribitonen irudi berriak. Baina bada beste aldaketa bat ere.

Hasierako orrian mini-atal berri bat sortu dugu. Bertan, telebistan datozen egunetan izango diren emisioak azalduko dira. Zuetako asko aritzen zarete ikustera joan zineten emanaldia noiz emitituko den galdezka. Eskaera horri erantzun nahian sortu dugu atal hau.

Badakizue beraz, pailazoen informazio guztia webgune honetan duzue!!