Beste albisteak

Albisteak

Tuenti

Laster jakingo dugu zein den Bideo lehiaketako lehen irabazlea!

2011-11-24

Astebete besterik ez da falta Txirri, Mirri eta Txiribitonen 40. urtebetetzeagatik antolatu dugun Bideo lehiaketako lehen irabazlea nor izango den jakiteko. Abenduko abestia Pintto Pintto da. Has zaitezkete bideoa prestatzen!!!

Astebete besterik ez da falta Txirri, Mirri eta Txiribitonen 40. urtebetetzeagatik antolatu dugun Bideo lehiaketako lehen irabazlea nor izango den jakiteko.

Hiru bideo jaso ditugu lehen hilabete honetan. Oraingoz puntuaketa horrela dugu:

  1. (34 boto) Urretxu-Zumarragako pailazo kuadrila ederra!
  2. (28 boto) Izaro pailazoa!
  3. (12 boto) Malen bateria jotzen!

Azaroaren 30eko gauerdira arte duzu bozketan parte hartzeko!!

Abenduko abestia, Pintto Pintto

Datorren hilabetean Bideo Lehiaketako ardatza Pintto Pintto abestia izango da. Beraz, jada has zaitezkete bideoa prestatzen!!

Parte hartzeko egin beharrekoa jarraian duzuen bideoan ikus dezakezue. Mila esker eta zorte on!!!