Beste albisteak

Albisteak

Tuenti

Juniorren Irriz-Irri jira martxan da

2007-10-21

Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren jira berriko lehen bi emanaldiak izan dira asteburu honetan, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean.

Gure pailazo gazteek harrera beroa jaso zuten donostiar haur eta gurasoengandik. Izan ere, bi emanaldietako sarrera guztiak erraz saldu ziren.

Irriz-Irri jiran ikusleek garrantzi handia dute. Emanaldia ikusteaz gain pailazoek beraien parte hartzea eskatuko baitute hainbat alditan (abestietan abestu eta dantzatuz, esketxetan pailazoak zirikatuz, ...).

Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren emanaldiak noiz eta non diren jakiteko "Juniorrak" atalean sar zaitezte.