2008-05-14
Konturatu orduko, amaitu da 2007-2008 denboraldiko Txirri, Mirri eta Txiribitonen Trikitraka Trikitron saioa.
Azaroren 26an hasi zen denboraldia, Barakaldon. Atzo, maiatzak 13, izan zen aldiz, azken programa, Eibarko Coliseo Aretoan. Guztira 26 emanaldi izan dira, Euskal Herriko toki ezberdinetan eskaini ditugunak.
Grabatutako programa hauetariko asko oraindik emititu gabe daude. Hondorengo hilabeteetan eskainiko dira ETBn. Emisio egunak jakin ahala webgunearen bidez emango ditugu jakitera.
Beraz, agur esatea besterik ez zaigu falta.
Programan lan egiten dugun guztion partetik, eta bereziki Txirri, Mirri eta Txiribitonen partetik, eskerrak eman nahi dikizuegu antzoki ezberdinetara hurbildu zareten guztioi, baita telebista bidez larunbatero programaren emanaldia ikusten duzuen milaka eta milaka lagunoi.
Mila esker bihotzez, eta laster arte!
Txirri, Mirri eta Txiribiton