2008-10-18
Dena pret dago Txirri, Mirri eta Txiribitonen Trikitraka Trikitron programa beste urtebetez martxan jarzteko. Aurtengoa, Trikitraka Trikitronen zazpigarren edizioa izango da.
20 emanaldi eskainiko dira Euskal Herriko hainbat antzokitan. Lehena datorren azaroaren 17an izango da, Lizarran. Azkena aldiz, 2009ko martxoaren 31ean, Donostian.
Aurtengo denboraldian zehar, pailazoek 37 urte beteko dituzte gure artean, eta telebistako abentura martxan jarri zenetik 24 urte izango dira.
Saioak non eta noiz izango diren jakiteko, sarrerei buruzko informazioa izateko eta telebistan noiz emitituko diren jakiteko, webguneko Saioak atala ikus ezazue.
Mila esker eta laster arte!