2012-01-04
Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren Barre Egin birako azken emanaldia Zizur Nagusian izan zen. Bertan Izaro-Txirri, Jaione-Mirri eta Erkuden-Txiribiton pailazoekin batera Pintto-Pintto abestia abestu eta dantzatu zuten! Eta nola ez, baita sariak jaso!

Atzo arratsaldean Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorrek Zizur Nagusiko Kultur Etxean emanaldia zuten, eta bertara abenduan pailazoen 40 urteak ospatuz antolatu dugun Bideo lehiaketako irabazleak gonbidatuak izan dira.
Emanaldiaren bukaeran, Txirri, Mirri eta Txiribitonekin batera aritu ziren Pintto-Pintto abestia dantzatu eta abestuz.
Ondoren, merezitako saia jaso dute: pailazoen produktu sorta bana eta Nintendo Wii bat!!
Mila esker Izaro (Txirri), Jaione (Mirri) eta Erkuden (Txiribiton). Primerako lana!!!
Argazki gehiago, gure argazkien atalean!
Zuek ere horrelakorik irabazi nahi?? Ba Bideo lehiaketan parte hartu!!