2007-10-15
Jada prest ditugu ETBn eskainiko ditugun Trikitraka Trikitron saioen grabaketen datak. Urtero bezala, jendearen jakin-mina handia da, zuetako asko gurekin harremanetan jarri baitzarete hau galdetuz.
Aurten azaroaren 26an jarriko da martxan trena, Barakaldon, eta maiatzerarte 26 emanaldi berri eskainiko dizkizuegu Euskal Herriko leku ezberdinetan.
Informazio gehiago, "Saioak" atalean.

