Puxtarri, S.L. (aurrerantzean Puxtarri), B-20750345 IFK duena, Gipuzkoako Merkataritza Erroldan izena emana dago, 1924 Tomoan, 20. Folioan, SS-19759 Orrian, 1go. Inskripzioan, 8. atalean. Txirri, Mirri eta Txiribiton Puxtarriren produktu bat da.
Ondorengo oinarriek promozioan parte hartzeko baldintzak ezartzen dituzte, baita bertan parte hartuko dutenek jakin beharrezko betebeharrak ere.
Oinarri hauek, www.txirrimirrietatxiribiton.com Webgunean kontsulta daitezke, baita Txirri, Mirri eta Txiribitonek Facebooken duten orrialdean.
Puxtarri "Txirri, Mirri eta Txiribiton - 40 urte" promozioaren arduraduna da.
2011ko azarotik aurrera eta 2012ko martxora arte (biak barne), hilero "Txirri, Mirri eta Txiribiton - 40 urte" promozioa (aurrerantzean Hileko promozioa) martxan egongo da. Guztira, 5 hilabete dira.
Puxtarrik Hileko promozioa ondo dagokion unean bukatutzat eman dezake, partaideei aurre abisurik eman beharrik gabe.
Hileko promozioan parte hartzeko bideoa igotzen duen pertsona Txirri, Mirri eta Txiribitonek Facebooken duten orrialdearen zale izan behar da.
Facebooken oinarriei jarraiki, bideoa igotzen duen erabiltzaileak 14 urte baina gehiago dituela ziurtatzen du. Erabiltzailea adin txikikoa bada, bideoa igotzeko bere tutore edo gurasoen baimena duela ziurtatzen du.
Erabiltzaileak bideoan agertzen diren adin txikikoen irudiak erabiltzeko baimena ematen du. Erabiltzailea adin txikikoa izanez gero, bere tutore edo gurasoek baimena ematen dute.
Hileko promoziora igotako bideoa Puxtarrik nahi adina euskarritan erabili ahal izango du.
Bideoak minutu bateko iraupen minimoa izan behar du, eta bi minutuko inguruko iraupen maximoa gomendatzen da.
Bideoa osatzen duten partaide kopurua 1 eta 15 pertsonen artekoa izango da. Parte hartzeko janzkeran mozorro edo antzekoak onartu eta gomendatzen dira, beti ere inoren sentsibilitatea urratzen ez badute.
Puxtarrik bideoa ezabatzeko eskubidea du, honek inongo sentsibilitaterik urratu, hitz itsusiak erabili edo antzeko arrazoiak tarteko baleude.
Hilabeteko promozioko bideo irabazleko partaideek ezingo dute beste hilabete batean parte hartu.
Hilero abesti bat proposatzen da, Txirri, Mirri eta Txiribitonek Facebooken duten orrialdearen zaleek horri buruzko bideo bat igo dezaten. Abestiak atalean, abestien zerrenda, eta material lagungarria izango dira.
Irabazlea boto sistemarekin ezarriko dute zaleek, zale bakoitzak bideo bakoitzari boto bakarra emateko eskubidea izango duelarik.
Bideoak hilabetea hasi baina lehenago igo daitezke, baina boto sistema hilabeteko lehen egunetik azken egunera soilik izango da aktibatuta.
Hileko promozioko bideo irabazlea bidali duen taldeak Nintendo Wii bat irabaziko du, eta taldeko partaide bakoitzak Txirri, Mirri eta Txiribitonen produktu sorta bana jasoko du.
5 irabazleek 2012ko martxoan Donostian antolatuko den festan parte hartuko dute. Bertan, epaimahaiak hilabete bakoitzeko irabazleen artean, bideo onena aukeratuko du. Azken irabazleak 3.000€ko saria jasoko du.
Garrantzitsua:
Irabazlea www.txirrimirrietatxiribiton Webgunean azalduko da, baita pailazoen Facebookeko orrialdean, hurrengo hilabetearen lehen astean.
Irabazleek baimena ematen diote Puxtarriri partaideen izen abizenak www.txirrimirrietatxiribiton.com Webgunean eta Txirri, Mirri eta Txiribitonek Facebooken duten orrialdean argitaratzeko.
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, erabiltzailearen datu pertsonalak fitxategi batean erregistratu daitezen baimena ematen du Puxtarrik, bera izanik fitxategiaren jabea.
Era berean, Puxtarrik baimena du datu hauek erabiltzailearekin kontaktuan jartzeko erabil daitezen, eta baita ere, ekintza promozionalei buruzko informazio eguneratua jaso dezaten, bide elektronikoa edo ez elektronikoa erabiliz.
Erabiltzaileak bidalitako datuak egiazkoak direla bermatzen du eta aldaketarik izango balitz, hauek komunikatzeko ardura hartzen du. Erabiltzailea izango da erantzule bakarra, bidalitako datuak faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak badira eta hauek Puxtarriri edo hirugarren bati, zuzenean edo zeharka kalte-galerarik sortuko baliote.
Puxtarrik beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalen aldaketa, tratatze, galtze edo erabilera ez baimenduak gerta ez daitezen. Dena den, erabiltzaileak jakin beharra dauka Interneten segurtasun neurriak ez direla erasoezinak.
Legean aurreikusitako erabiltzailearen datuen sarbide, zuzentze, deusezte eta aurkaritza eskubideak aurrera eramateko aukera duela daki, bai info@txirrimirrietatxiribiton.com helbide elektronikora zuzenduz, edota eskutitz bat honako helbidera bidaliz:
PUXTARRI, S.L.
Erref. Datuen Babesa
Jauregi Jenerala, 9 - 2.ezk
20003 Donostia
Gipuzkoa
Hileko promozio bakoitzeko erreklamazio epea, hilabetea bukatu denetik 15 egun naturalekoa da.
Puxtarrik oinarri hauetan aldaketak egiteko eskubidea du –promozioren bat bertan behera uztea edo etetea barne, baita promozioa bere osotasunean etetea- eta/edo eranskin bat gehitzekoa ere. Aldaketak www.txirrimirrietatxiribiton.com Webgunean argitaratuko lirateke.
Hileko promozioan, eta irabazle izanez gero, datorren festan parte hartzeak, oinarri hauek guztien onarpena suposatzen du.